Etxeko trasteren bat hondatuta duzula? Etorri, eta denon artean konponduko dugu!
Furgobaratzekoek formazio saioa egingo dute. Ikasturteko azkena izango da.
Elgetako Udalak antolatuta Luar Ingurumena enpresako Joseba Sanchezek konpostaren inguruko hitzaldia egingo du udaletxean. Etxean egindako konposta ekartzen duten herritarrei, gainera, egindako konpostaren kalitatea aztertuko die.
Bihar taldeak Karolino eta printzesaren bahiketa txotxongilo emanaldia eskainiko du 7x7 kultura kalean ekimenaren barruan.
Maren Aderen pelikula emango dute.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Egitaraua: Ekainak 12, astelehena -Bideo konferentzia skype bidez: Vivos se los llevaron, vivos los queremos. 43 ikasle normalisten desagerpena. AYOTZINAPAko gurasoen testigantza. Kultura etxean, 19:00eTan. Ekainak 13, martitzena - Eskoriatzako eta munduko betiko jolasak. Herriko Plazan, 18:00etan. Ekainak 14, eguaztena - Hitzaldi/dokumentala Errefuxiatuen kanpalekuetan izandako esperientziak. Hizlaria: Juan Carlos Fernandez, ZABOREAK taldeko kidea. Tokia: Kultur Etxea. Ordua: Arratsaldeko 19:00etan. Ekainak 15, eguena 18:00etan: - Whittling ikastaroa. (Egur taila labanarekin) Sergio Justoaki-ren eskutik. - 'Itxaropenak saretzen' - Gazta porra errefuxiatuen eta presoen alde. 19:00etan: - JAIKI Elkartea Dantza 5 hitzetan ikuskizuna Ekainak 16, egubakoitza - 10:00etan, Hitzaldia Luis Ezeizan “Beste mundu bat posible delako” Yurre. Ekainaren 21ean, Almenen. -11:30ean, Giza barraskiloa. - Haurrentzako Piñatak. Herriko Plazan. 17:30etan - “Udaberri paseoa”: Jose Arana egoitzakoekin ALAITZEN taldeak girotuta. 18:00etan - Emakume Palista txapelketa Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Olatz Arrizabalaga-Leire Etxaniz // Nagore Martin - Laura Saez 19:30etan - Kontzertua Inkernu Tabernan: Rosa Sanchez. 22:30etan Ekainak 17, zapatua - Artisau azoka herriko plazan goizean zehar - 14:30etan Herri Bazkari Mexikarra. Tiketak: Nairan, Inkernun, Gozotxikin eta Txikibar. 15 euro. - Bazkal ostean ALDO MILÁ TRIO musika ikuskizuna. Astean zehar/ Durante la semana Gu Haziak Gara Laguntza Elkartearekin elkarlanean hainbat ekintza. Giza barraskiloa Jose Arana eta Luis Ezeizakoekin. Erakusketa Kultur Etxean: Emakumeen lege iraultzailea LUMALTIK ELKARTEA. Hitzaldi eta ekintzetan Txiapaseko kafea eta pastak egongo dira.