Elgetako ipuin kontalari boluntario taldearen eskutik neska-mutikoendako bi saio. Udako oporren aurretik liburutegian egiten duten azken Ipuinen Ordua saioa izango da. 16:40-17:15 bost urteko gelatik gorako haurrendako saioa eta 17:25-18:00 bi urteko gelatik aurrerako haurrendakoa.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailar arteko ikasleendako sari eta opari banaketa ekitaldia.
Ganbara Txikiren kontzertua, Araotzeko parrokian.
Gaur, egubakoitza, egingo dute Eskola Kirola programaren bueltako azken ekintza; amaiera ekitaldia egingo dute Zubikoa kiroldegian. 19:00etan hasiko da, sari banaketarekin. Behin hori amaituta, jatordua prestatu dute programan kolaboratu duten laguntzaileentzat –herriko ikastetxeetako 71 guraso daude tartean–; kiroldegiko tabernan izango dute janaldia.
Leizarra musika eskolako konboen (taldetxoen) eta gitarra-joleen emanaldia; 7x7 kultura kalean ekimenaren barruan dago.
Bergarako musika eskolako kideen eskutik.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak bigarren urtez antolatu du denboraldi amaierako jaia, ekainaren 9tik 11ra. Iaz egun bateko ospakizuna izan zen eta aurten, egun handia ekainaren 10a izango den arren, asteburu osoan zehar izango dituzte ekitaldiak. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Bule eta Depor tabernetan.
Ekainak 9, Ostirala (Seminarioan) 19:30 Karparen irekiera. Trikitilari eta buruhandiak. 20:00 Kontzertua - Aitor Garitano eta Olatz Muruamendiaraz. 21:00 Afaria - Parrillada. 22:30 Kontzertuak - Desados - Biks & The Pilots. Ekainak 10, Zapatua (Seminarioan) 10:00 Puzgarriak, futbol jokoak eta umeendako jolasak. 12:00 Zumba ikastaro irekia Camden Town dantza akademiarekin. 13:00 Triki-poteoa buruhandiekin (Seminariotik abiatuta). 14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Mahonero sarien banaketa eta zozketa. 17:30 Mus eta Futbolin txapelketak. 18:00 Karaokea eta dantzaldia Dj Julenekin. 21:00 Afaria - Parrillada. 22:00 Musika festa Dj Julenekin. Ekainak 11, Igandea (Ipintza - Agorrosin) 10:00 Alebin mailako neska-mutikoen “Mahonero saria” torneoa Ipintzan. 12:00 Emakumezkoen Euskadiko Kopako Semifinala Agorrosinen Real Sociedad - Aurrera de Vitoria