Antzuola herria eta irria eraikiz, ekitaldia izango da gaur, 18:30ean Zurrategin. Solasaldian Juan Karlos Izagirrek eta Beñardo Kortabarriak hartuko dute parte.
Klima aldaketa izango du berbetarako gai Pello Zabalak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Aranzadi ikastolako ikasleek izorratuta dauden edo erabiltzen ez diren mugikorrak batuko dituzte. Helburua mugikorren mineralak berrerabiltzea izango da, Kongokoei laguntzeko. Bilketa 20:00etatik 21:30era, Irala kalean.
Ikus-entzunezko ikasketen hirugarren maila egin zuen Mexikon Anne Baskaranek eta bizipen asko ekarri zituen handik: hildakoen eguna Michoacaneko hilerrian, Mexikoko golkoan kayakean, Ozeano Barean… Horren guztiaren berri emango du argazkiek lagun eginda.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com