Ekainak 1

SUPITUKI antzerki inprobisatua

2017/06/01 22:30

Oñatiko Gaztelekua | Oñati

IRAZAN antzerki taldearen eskutik, ANTZERKI INPROBISATU saioa. Ikusleek tituluak idatzi eta antzezleek horren gainean inprobisatuko dute.

Ostegun Bidaiariak: Irati Borge

2017/06/01 21:30

Haizea taberna Aretxabaleta |Hitzaldiak

Irati Borge ikasleak Txileko down sindromedunekin lan egiten duen elkarte batean egin zituen praktikak. Santiago hiriburuan zein Txile hegoaldean bizi izan zen eta hango bizipenen berri ekarriko du argazkiek lagun eginda.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Txistu ikastaroa

2017/04/28

Beheko-errota Musika Eskola Eskoriatza |Ikastaroak

Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak.

  • Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra
  • Egunak: Ostiralak
  • Ordutegia: 19:45 – 20:45
  • Irakasle: Domentx Ucin
  • Prezioa: 20 € ikastaro osoa

Informazio gehiago: