Richard Gerver hezkuntzaren eta berrikuntzaren alorretako adituak Education: the simple thinking behind a complex future (Hezkuntza: pentsamendu soila etorkizun konplexuaren aurrean) izeneko hitzaldia emango du Amaia Antzokian. Gobernu britainiarraren aholkularia izandakoa da eta gaur egun UNESCOren hezkuntza-politiketako aholkularia da.
Okilen bizimoduaren gaineko nondik norakoak azalduko dituzte Oñatiko natur eskolako kideek Arkupen jarritako erakusketan bisita gidatua eginda.
Unai Orbegozo eta Amaia Arenal IUko nazioarteko delegaritzako kideek hitzaldia eskainiko dute Kulturateko areto nagusian. Gdeim Izik-eko epaiketan behatzaile gisa aritu dira, eta bertan jasotakoak elkarbanatzeko antolatu dute ekitaldia Debagoieneko Ezker Anitzatik.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.