Arabako odol bankuko autobusa etorriko da Durana kalera. Han izango da 16:15 eta 20:00ak bitartean odol emaileen zain.
Elgetako jaietako kartel lehiaketan bi lan jaso dituzte. Bi proposamenak buztin gelan izango dira ikusgai maiatzaren 15etik 19ra. Herritarrek boto bitartez aukeratuko dute gustukoena. Irabazlea festetako kartel ofiziala izango da, eta egileak 100 euroko saria jasoko du.
Datorren astelehenean, hilak 15, Karmele Jaio idazle gasteiztarrarekin solasaldi literario irekia izango da Mariaren Lagundia Ikastolan (18:00). Amaren Eskuak liburuaren gainean hitz egiteko elkartuko dira. Bertaratu nahi dutenek, 943762540/1 telefonora deituta eman dezakete izena, edota ikastola1@mlagundia.net helbidera idatziz.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik