Datorren astelehenean, maiatzaren 8an, odola emateko aukera edukiko dute aramaioarrek. Horretarako, autobusa jarriko da, 16:45etik 20:00etara bitartean, kultura etxe ondoan. Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak ohartarazi du odola ematea bizitza oparitzea dela eta dei egin die herritar guztiei odol eman dezaten.
Elgetako baratze parkean herritar guztiei zabalik dagoen tomatearen inguruko tailerra. Izenburua: Tomatea, baratzeko erregina.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
MAIATZAK 6 zapatua: GARAGARDO IKASTAROA 10:00-14:00 Sastiñan Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu ETXEANDIA garagardotegiaren eskutik. Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta. Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763 Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da MAIATZAK 7 domeka: BELAR META 10:00 PARKEAN Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin. MAIATZAK 9 martitzena: BUZTIN TAILERRA 14:00-16:00 eskolako haurrekin 17:00-19:00 JUBILATUEN ELKARTEAN Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara. MAITZAK 10 eguaztena: ORTU ETA BASO BIOANITZEN ONURAK 19:00 Sastiñan Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik aurkezpen-tertulia MAIATZAK 11 eguena: ALTZA PORRU 18:00 Sastiñan Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe "Joxevisky" eta "Mattin" Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia. Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte. MAIATZAK 13 zapatua: LORABARRI AZOKA 11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik