Auzolanerako deia egin dute Bergarako gaztetxean zapatu honetarako, maiatzak 6. 09:00etan elkartuko dira eta goiz osoan zehar arituko dira lanean. "Espazioak egokitzeaz gain, urteurrenari begira txukun-txukun jarriko dugu. Hamaika lan egingo ditugu".
Zailtasunik gabeko ibilaldian, Mikel Olano adituak Aizkorri-Aratz parkeko txoriak ezagutzeko irteera gidatuko du. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Izena emateko: 943 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.
10:00 Etxaflero eta kanpai jotzea egunari hasiera emateko 10:30 Elixabarrira igoera 11:30 Meza 12:00 Salda eta txorizoa trikitilariak alaiturik Eguraldi txarra eginez gero, ekintza denak Mendiolan izango dira.
Urtero bezala Trautiko kideak herriko plazan egongo dira elkartearen jardunaren eta helburuen berri emateko
Bigarren eskuko objektuen merkatua egingo dute (arropa, liburuak, musika tresnak, jostailuak...)
Arizmendi ikastolaren Basabeazpi guneak antolatuta udaberriari ongietorria egingo diote. Hona egitaraua: 10:30 Jaiaren hasiera Basabeazpi aurrean 10:45 Haur eta gurasoentzako jolasak eta ibilaldia: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 12:00 Kalejira Basabeazpitik hasita 12:30 Herriko plazan erraldoi eta buruhandiak eta talo tailerra 14:00 Bazkaria (babak, saiheskia eta postrea) 15:00 Umeentzako tailerrak 15:30 Euskal karaokea 17:30 Argitxoren agurra eta txokolate beroa Basabeazpin.
Maiatzaren 6an, Gatzagako XX. auto igoera jokatuko da Eskoriatzatik Gatzagarainoko bide zaharrean (GI-3310 errepidea). Hori dela-eta, Aingeru Guardako biribilgunean bidea itxiko da, baina, Mazmela eta Kuatruena auzoetan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen. Lasterketa 16:00etan hasiko da.
Bergara Bizik, Bedelkarrek eta Bergarako Udalak lehenengoz antolatu dute Street Style Gaua deritzon azoka urbanoa, Santa Ana parkean (18:00-23:00). Biharko azokan, Bergarako 16 dendek udaberriko produktuak saltzeaz gain, 20 lagunek look lehiaketan hartuko dute parte.
Bailarako musika talde ezagunetako partaideak egongo dira gaztelekuan, gazteekin euren esperientzia partekatzen.Gonbidatuak: DROP, DESKONTROL, ARKADA taldeetako kideak izango dirra.
Juan Carlos de Petre dramaturgoak Venezuelan sortutako metodologia berezi batez landutako antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 6an Torresoroan: Agian (argian). Bost kideko lantaldeak hiru urte baino gehiagoz jardun du obra lantzen.
Zapatu gauean, 22:00etan, Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik dokumentala izango da ikusgai Herriko Plazan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Aurten ere Arizkurengo Sandra izango dugu gurekin sendabelarren ikastaroa eskaintzen. Maiatzaren 5etik 7rako asteburuan Ekin Emakumeak elkartean!
Ziklismo zale batzuk antolatu dute Giroko porra, Lokatzaren laguntzarekin. Parte hartzeko aukera egongo da asteburuan, Irala kalean. Egubakoitzean, hilak 5, 19:00etatik 21:00etara eta zapatuan, hilak 6, 11:00etatik 14:00etara egin ahalko du herritarrak bere kiniela.
MAIATZAK 6 zapatua: GARAGARDO IKASTAROA 10:00-14:00 Sastiñan Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu ETXEANDIA garagardotegiaren eskutik. Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta. Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763 Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da MAIATZAK 7 domeka: BELAR META 10:00 PARKEAN Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin. MAIATZAK 9 martitzena: BUZTIN TAILERRA 14:00-16:00 eskolako haurrekin 17:00-19:00 JUBILATUEN ELKARTEAN Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara. MAITZAK 10 eguaztena: ORTU ETA BASO BIOANITZEN ONURAK 19:00 Sastiñan Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik aurkezpen-tertulia MAIATZAK 11 eguena: ALTZA PORRU 18:00 Sastiñan Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe "Joxevisky" eta "Mattin" Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia. Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte. MAIATZAK 13 zapatua: LORABARRI AZOKA 11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak