1936ko Nafarroako fusilatuen gaineko liburua. Camino Oscoz Iruñako irakasle errepublikarra zen; Urbasan hil zuten. Historia hori eta garai hartako beste hainbat biltzen ditu Joseba Eceolaza-ren liburu honek. Egilea bera egongo da aurkezpenean.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Aurten ere Arizkurengo Sandra izango dugu gurekin sendabelarren ikastaroa eskaintzen. Maiatzaren 5etik 7rako asteburuan Ekin Emakumeak elkartean!
Ziklismo zale batzuk antolatu dute Giroko porra, Lokatzaren laguntzarekin. Parte hartzeko aukera egongo da asteburuan, Irala kalean. Egubakoitzean, hilak 5, 19:00etatik 21:00etara eta zapatuan, hilak 6, 11:00etatik 14:00etara egin ahalko du herritarrak bere kiniela.