Eguaztenean, maiatzak 5, hitzordu berezia izango da Landatxope elkartean. Txiste kontaketa saioa egingo dute, eta protagonistak elkarteko kideak eurak izango dira. 18:00etan hasiko da saioa, eta jada badira animatu diren lau kide. Horietaz gain, baina, saioan bertan norbait animatuko balitz ere aukera izango du txisteak kontatzeko.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com