Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Egubakoitzean, apirilaren 28an, hasiko dira Olabarrieta auzoko jaiak, 20:00etan jaurtiko duten zuziriarekin. Maiatzaren 1era arte luzatuko den egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Besteak beste, kontzertuez, herri kirolez, haur jolasez eta dantza saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.
Apirilaren 30etik eta Maiatzaren 1era jaiak ospatuko dituzte Bergarako Labegaraieta auzoan. Auzo bazkaririk eta krosik ez da faltako aurten ere, haur, gazte zein helduendako prestatutako bestelako ekintzez gainera.