Emakume anitzen arteko sarea ehuntzen jarraitu nahi dugulako, emakumeok elkarrekin ereitera goaz! Bailarako nekazariekin elkarlanean auzolana egingo dugu larunbat honetan Garagartzako ortuetan 10:30etatik aurrera, zuk ere parte hartu nahi duzula? ZATOZ! (harremanetarako: 651 70 79 36 edo 943 79 83 70)
Jakoba Errekondoren eskutik, Euskadi Irratiko saioa Elosutik zuzenean eta ondoren, "Bizi baratzea" liburuaren aurkezpena eta galdera-erantzunak (baratzeaz, fruitu arbolez, lorategiaz, etxeko landareez, basoaz,...)
Hauxe da egitaraua: 10:00etan, ongietorria Unibertsitate plazan 10:30ean, tailerrak 11:30ean, hamaiketakoa Santa Marina plazan 12:00etan, kalejira librea 13:00etan, eszenatokiko saioa Unibertsitate plazan 14:30ean, bazkaria Zubikoa kiroldegian 17:00etan, Debagoieneko gazteen taldeak, Unibertsitate plazan 19:30ean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek elektrotxarangarekin poteoa kaleetan zehar 22:30ean, eMePeBos5t eta Los Zopilotes Txirriaus
Eskolarteko txirrindularitza proba, Lokatzaren eskutik. 16:00etan.Ibilbidea: Plaza, Koxkor, Sagasti, Aiherra, Kalebarren, Plaza.Alebinekin hasiko da; 2 itzuli egingo dituzte. Benjaminek, 4 itzuli. Azkenik, infantilek, 6 itzuli.Sari banaketa Plazan, udaletxe parean.
Zuen Azkena, Utopia eta Nos la suda taldeek punk jaialdia eskainiko dute Antixenako sotoan. Aipatzekoa Nos la suda taldea kontzertu honetarako elkartu dela bost urte eta gero.
Haizea eta Kixkor tabernetan bina kontzertu izango dira zapatuan. Hona egitaraua: 18:30, Bullets of Misery (Haizea) 19:30, Tres41 (Kixkor) 20:30, Krisis (Haizea) 21:30, Drop! (Kixkor)
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Egubakoitzean, apirilaren 28an, hasiko dira Olabarrieta auzoko jaiak, 20:00etan jaurtiko duten zuziriarekin. Maiatzaren 1era arte luzatuko den egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Besteak beste, kontzertuez, herri kirolez, haur jolasez eta dantza saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.
Instagram aplikazioa erreminta moduan erabilita, erronka ezberdinei aurre egin beharko diete parte hartzaileek. Zapatuan, 17:30etan hasiko da lehiaketa eta argazki ginkana bat antolatu da horretarako. Taldetan banatuta: selphie bitxiak atera beharko dituzte, herriko txoko bateko elementu bat aurkitu eta argazkia atera… bezalakoak.