"ARTEAN. hamaika emakume artista" egitasmoaren barruan Arrasateko emakume artisten lanak ikusgai egon ziren Kulturateko Klaustroan martxoan zehar. Apirilean, gainera, eredutzat dauzkagun LOREA ALFARO eta ITZIAR OKARIZ artistak izango ditugu solasean. Beraien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Txanda hartzeko deitu 943 76 80 77 telefono zenbakira.
3 eta 5 urte bitarteko umeendako Konpo ipuina kontatuko du Rakel Imazek.
Telesforo Monzonen bizitza eta haren idatziak oinarri hartuta sortutako ikuskizuna da, eta 1936-39ko gerra eta erbesteko bizitzaren inguruko narrazioa egiten dute Tapiak eta Izagirrek. Olaso Dorrea Fundazioak antolatu du, eta, hain zuzen, Olaso Dorrean izango da emanaldia bihar, apirilak 27, 19:00etan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Kontxi Idigoras elgetarrak akuarela erakusketa ipini du Elgetako Haizea tabernan.
Domeka honetan, apirilak 23, ospatuko da Liburuaren Eguna mundu osoan eta Bergaran ere ez da ekitaldirik faltako hurrengo astean zehar. Egitarauari erreparatuz ipuin kontaketa saioak izango dira protagonista. Adibidez, helduendako saioa eskainiko du Ana Griott kontalariak.
Kiroldegian erositako makina kardiobaskular berrien erabilpen egokia sustatzeko asmoz antolatu da ikastaroa. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutakoa izango da, eta apirilaren 25ean eta 27an emango da, 10:30ean hasita.