Ixiar Rozasen Negutegian liburuaz arituko dira
Atxorrotx, Nafarroa gineneko lekuko garrantzitsuenetako bat da hitzaldia egingo du Nabarralde Fundazioko Beñi Agirrek.
1967an jaiotakoek irteera egingo dute 50 urteak ospatzeko. Hona hemen egitaraua: 11:00etan irteera. Poteoa Zumaian. 14:30ean bazkaria eta dantzaldia Marina Berri jatetxean. 19:00etan, Aretxabaletara itzulera eta ospakizunaren jarraipena. Izena emateko azken eguna apirilaren 25a da, Gurea tabernan edo Laboral Kutxan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Kontxi Idigoras elgetarrak akuarela erakusketa ipini du Elgetako Haizea tabernan.
Domeka honetan, apirilak 23, ospatuko da Liburuaren Eguna mundu osoan eta Bergaran ere ez da ekitaldirik faltako hurrengo astean zehar. Egitarauari erreparatuz ipuin kontaketa saioak izango dira protagonista. Adibidez, helduendako saioa eskainiko du Ana Griott kontalariak.
Kiroldegian erositako makina kardiobaskular berrien erabilpen egokia sustatzeko asmoz antolatu da ikastaroa. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutakoa izango da, eta apirilaren 25ean eta 27an emango da, 10:30ean hasita.