Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko plazara aterako ditu liburuak udal liburutegiko arduradunak, 16:00etan. Kutxaka ipuin kontalaritza saioa (17:00etan) eta liburu zozketa (18:30ean) ere izango dira.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Kontxi Idigoras elgetarrak akuarela erakusketa ipini du Elgetako Haizea tabernan.
Domeka honetan, apirilak 23, ospatuko da Liburuaren Eguna mundu osoan eta Bergaran ere ez da ekitaldirik faltako hurrengo astean zehar. Egitarauari erreparatuz ipuin kontaketa saioak izango dira protagonista. Adibidez, helduendako saioa eskainiko du Ana Griott kontalariak.