Apirilak 7

Korrika Txikia, txokolatea, txorimaloak...

2017/04/07 15:00

Oñati | Oñati |Ospakizunak

Oñatiko Korrikako batzordeak eta hiru ikastetxeak elkarrekin antolatuta, Korrika Txikia egingo dute:

  • 15:00etan, Korrika Txikia herriaren erdigunean
  • 17:00etan, txokolate jana Foruen plazan
  • 18:00etan, txorimaloak herriko kaleetan zehar
  • 22:00etan, BatZuk dokumentala eta Txikiren bakarrizketak saioa gaztetxean

Odol ateratzea

2017/04/07 17:00

MUko enpresagintza fakultatea | Oñati |Deia

Apirileko odol ateratzea

'BatZuk' dokumentala eta Txikiren bakarrizketa

2017/04/07 22:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Ikus-entzunezkoak

Korrikako egitarauaren barruan.

Ordu erdi irauten duen dokumentalean “Euskal Herriko esparru desberdinetako hainbat euskaldunen aniztasuna agertzen da”. Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Horren segidan, Jon Martinez Esnaola donostiarraren Txikiren bakarrizketa saio umoretsua egongo da.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

DEBAGOIENEKO XXV. JARDUNALDI GASTRONOMIKKOAK

2017/02/24

Debagoiena

Otsailaren 24tik maiatzaren 1era izango dira Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoak. Hemen duzue egitarau osoa: http://www.turismodebagoiena.com/eu/blog/25-jardunaldi-gastronomikoak