Apirilak 6

Udaberriko Kontzertua

2017/04/06 18:00

Ibarraundi museoan Eskoriatza |Musika

Musika Eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitako piezen erakustaldia egingo dute.

Hitzaldia: 'Herrigintzaz eta herrigintzaz

2017/04/06 19:00

Zaldibar antzokia Eskoriatza |Ikuskizunak

Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterrak zuzenduta, Eskoriatzako kaleetan euskaraz zenbat egiten den neurtu dute Ixotu Euskara taldekoek, eta datorren eguenean, apirilaren 6an, emaitzen berri emango dute Zaldibar antzokian 19:00etan.

Datu horiek eman ostean, Joxe Mari Agirretxek –Porrotx– eta Olatz Altunak – Soziolinguistika Klusterreko teknikaria– Herrigintzaz eta irrigintzaz  emanaldi umoretsua esakainiko dute.

'Laura deitzen zioten' liburuaren aurkezpena

2017/04/06 19:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Literatura

Leire Ibargurenek idatzi du Laura deitzen zioten liburua eta bertan Miren Odriozolaren bizitza eta borrokak azaltzen dira. "Odriozola 1980ko hamarkadan internazionalismoaren eta ikurrinaren mendean El Salvadorrera joan zen bertako iraultzan parte hartzera. Horren aurretik borroka anitzetan parte hartu zuen, baita ondoren ere; ETAko kide Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak udalbiltzan egindako lanagatik auzipetu zuen… Liburua bizitza eta mundu osoa borroka zelai izan duen emakume baten biografia da".

Liburu aurkezpena

2017/04/06 19:00

Oñatiko udal liburutegia | Oñati |Literatura

Leire deitzen zioten. Leire Ibarguren eta Miren Odriozolarekin

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

DEBAGOIENEKO XXV. JARDUNALDI GASTRONOMIKKOAK

2017/02/24

Debagoiena

Otsailaren 24tik maiatzaren 1era izango dira Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoak. Hemen duzue egitarau osoa: http://www.turismodebagoiena.com/eu/blog/25-jardunaldi-gastronomikoak