Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Merkealdien XIV. azoka egingo dute Aretxarteko kideek 09:30etik 15:00etara Mitarte kalean (eguraldi txarrarekin mojen komentuan izango da). Puzgarriak eta tailerrak ere izango dira neska-mutikoendako.
Emakume artisauen azoka. Martxoak 8 ospatzeko egitarauaren barruan
Tailer honetan aukera izango dugu gogoeta feminista egiteko maitasun erromantikoaren inguruan. Besteak beste landuko ditugu harreman eredu osasungarri, aske, gozagarri eta parekideagoak eraikitzeko bideak. 16-20 urte bitarteko neskei zuzenduta dago eta doan den arren aldez aurretik izena eman behar da.
'Batman lego' filma gaztetxoedako (euskaraz)
Ile kizkurra eta urre koloreduna duen neskatila bihurria da Marikixkur. Gurasoekin haserretu egingo da eta ihes egingo du basora. Zoritxarrez, galdu egingo da eta zuhaitzen artean dagoen hiru hartzen etxea aurkituko du; halaxe abiatzen da Marikixkur eta hiru hartzak antzerki musikala.
Fun Dantz! dantza urbanoen lehiaketa egingo dute kiroldegian. 18:30ean, gazteek eta bikoteek jardungo dute nor baino nor gehiago eta 19:30ean lehiaketa nagusia jokatuko da. Sarrerak, aurrez 3 euro (Arkupen) eta egunean, leihatilan, 5 euro.
Zaragozako Pezkao taldeak bi ikuskizun eskainiko ditu gaztetxean (bata egubakoitzean eta bestea zapatuan). Sketch-ez osatutako ikuskizuna izango da.
Alex TC (Zornotza), Koldo Loira (Ondarroa) eta Xuban Laiño (Ondarroa). Sarrera doan. 22:59ean hasi eta 04:00ak arte.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.
Erakusketa: “OKILAK; basoko arotzak eta biodibertsitatea”. Otsailaren 16tik martxoaren 5era. Egunero, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan
Hemen sinadura bilketa egiteko erabiliko ditugun guneak eta ordutegia. 2017/02/25, Herriko Plazan (19:00-21:00) 2017/03/03, Herriko Plazan (19:00 – 20:30) 2017/03/08, Olakuan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Ona taberna onduan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Boga taberna onduan (19:00 – 20:30) Martxoak 26 bitartean Kultur Etxeko sarreran horretarako jarriko den mahain. Animatu! Alberto, etxean nahi dugu!
Berri Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du Madrilen martxoaren 3an. Jarraitzaile talde batek autobusa antolatzea erabaki du; plana izango litzateke martxoaren 3an bertan irten eta martxoaren 5ean bueltatzea. Izena eman behar da otsailaren 15a baino lehen, btxmadril@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita. Hasierako prezioa da 30 eurokoa.
Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak, Txotxparta jaia antolatu du hirugarrengoz, martxoaren 3rako (egubakoitza). Egitaraua 20:00etan irteera autobusez Garibaitik . 20:30ean kalejira Aramaixoko tabernetatik . 21:30ean afaria Iturrieta sagardotegian . 01:00etan itzulera ordua. Hau guztia alboka, panderok, bertso eta txalapartaz girotuta. Prezioa 35 € da (Aramaixora joateko eta etortzeko autobusa izango da). Izenematea Jai Zale tabernan egin daiteke.
Pako Manhattanen arrasatearrak argazki erakusketa irakiko du Hilbehera tabernan.