Aratuste-martitzeneko egitaraua: 10:00, Aretxabaletako haurrak plazan elkartuko dira. Ondoren, 2 urteko haurrek dantza bat egingo dute, eta 5 urteko haurrek Txino dantza. 11:00, Irulitza txarangarekin kalejira. Jarraian, LHko ikasleek 2014ko lehiaketaren koreografia sariduna dantzatuko dute 16:00, Irulitza txarangarekin kalejira. 17:30, Irulitza txarangarekin batera, buruhandiak. 20:00, Txin-en hileta. Ohiturari jarraituz, Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino. (Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie).
10:30ean, umeen jaialdia izango da Herriko Plazan. 17:00etan, berriz, kukumarruak irtengo dira, eta, amaitzeko, 18:00etan, DJ Andonik, Josu Rodriguezek eta Tirapuk girotuko dute plaza.
Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria. Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak zehaztu ditu tokiak eta egunak. Horietako lekuren bat aldatu gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-76 25 47. Tokiak dira: (Arratsaldez utzi behar dira) Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainaldean.
Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna. Sarrera, bi euro.
Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak ematen duen bilketa zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez eskatu behar da zerbitzua plastikoa noiz eta nora atera adosteko. Horretarako deitu telefono zenbaki honetara: 943-76 25 47. Argibide gehiago hemen.
Aratusteetako martitzenean norberak egindako karetak edo txotxongiloak erabili ahalko dituzte Aramaioko haurrek. 17:00etan Inauteri tailerra antolatu dute Ludotekan, eta beharrezkoa izango bost urtetik beherako haurrentzat nagusi batekin batera joatea.
Elgetako erretiratuen elkarteak txokolate-jana egingo du Inauterietako martitzenean. 17:00etan, Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak daude gonbidatuta.
Herriko elizbarrutiko misio taldeak antolatuta. Oñatin bildutako dirua Saint Paul Ikastetxeko ikasleei jaten emateko erabiliko da. Eskola Togo hirian kokatua dago.
Txorimaloak 18:30ean aterako dira eta kalez kale ibiliko dira. Jarraian, disko festa egongo da gaztelekuan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.
Erakusketa: “OKILAK; basoko arotzak eta biodibertsitatea”. Otsailaren 16tik martxoaren 5era. Egunero, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan
Hemen sinadura bilketa egiteko erabiliko ditugun guneak eta ordutegia. 2017/02/25, Herriko Plazan (19:00-21:00) 2017/03/03, Herriko Plazan (19:00 – 20:30) 2017/03/08, Olakuan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Ona taberna onduan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Boga taberna onduan (19:00 – 20:30) Martxoak 26 bitartean Kultur Etxeko sarreran horretarako jarriko den mahain. Animatu! Alberto, etxean nahi dugu!