Asier Unzetabarrenetxea, Mikel Beretxinaga eta Oskar Sarasua auto lasterketetan ibiltzen dira. Martxoaren 5ean hasiko dute denboraldia, eta gastuei aurre egiteko laguntza lortzeaz gain, kirol hau ezagutaraztea eta herrian giro polita sortzea gura dute. Beste batzuen artean bazkaria antolatu dute, eta zabalik da izena emateko epea.
Altsasuko gertaerak direla eta, Altsasuko gazteen eskutik gertatutakoaren testigantzak entzun ahal izango dira. Gaztetxeak, Fan Hemendik-ek antolatutakoarekin bat egiten du eta bertara joatera animatzen dituzte oñatiar guztiak.
Izaskun Mujika ipuin kontalariak Ipuinen lapikoa kontaketa eskainiko du Udal liburutegian.
Otsailaren 25ean ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. (Asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 12:00tan egingo dira).OHARRAK: 2001ean edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko
Egitaraua: 12:00, Kalejira trikitilariekin, eta ondoren, kuadrillen arteko ginkana. 17:30, Birloque taldearekin kale animazioa. Ibilbidea: Arkupe kultur etxea, Herriko plaza, Durana kalea, Mitarte kalea eta Herriko plaza. 18:00, Torrada lehiaketa, Herriko plazan. 19:00, 2017ko Aratusteetako pregoia Herriko Plazan eta ondoren, txapel dotoreenari saria (50 €) eta Torrada lehiaketaren sari-banaketa: 1. saria 100 € eta Torratxin txapela 2. saria 50 € 3. saria 30 € 19:15, Txistorra, sagardoa eta torradak, hurbiltzen diren guztientzako. 19:30, DJ AviTxin-en eskutik, musika Herriko Plazan.
Euskal dantza tradizionala eta umorea uztartzen dituen musika eta dantza taldearen ikuskizuna.
Xabier Elgezabal tatuatzailearen eskutik tatuaje tailerra Elgetako gaztelekuan. Ate irekiak. Zabalik interesa duten herritar guztiei.
'Teresa eta galtzagorri' filma, gaztetxoendako
Fan Hemendik-ek Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko antolatutako egitarauari bukaera emateko antolatutako kontzertua. DIRTY BROTHERS Arrasateko taldea Mondra Calling izeneko beraien hirugarren diskoa aurkezten izango dira. Hasiera batean doinu akustikoak nagusi baziren ere, gaur egun punkrock doinuak jorratzen dituzte batik bat. Taldekideen esanetan “aurreko lanak baino gogorragoa da baina aldi berean nahiko melodikoa ere". Izan ere, "guk ez diogu eredu bakar bati jarraitzen, eta diskoan hori igartzen da: Abesti batzuk azkarrak dira, beste batzuk lasaiagoak, ska ukituak ditu,... Lauzpabost edo bospasei eredu ezberdin ditugu".Beraiekin batera THE SINNERS talde Beasaindarra igoko da oholtza gainera. Streetpunk taldeak OI! estiloko bi disko ditu.
Sakanako Etxarri-Aranatz herriko abesbatzak kontzertua eskainiko du zapatuan Mariaren Lagundiko elizan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da. Alicia Armendarizek zuzentzen duen abesbatza hau beteranoa eta prestigioduna da, eta abenduan Abesbatzen sari nagusia irabazi zuen Zumarragan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.
Erakusketa: “OKILAK; basoko arotzak eta biodibertsitatea”. Otsailaren 16tik martxoaren 5era. Egunero, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan