Altsasuko gertakarietan "kriminalizazioa eta errepresioa jasaten "ari diren gazteei elkartasuna adierazteko hainbat mendi tontorretan banderolak jartzeko mendi irteera antolatu du Fan Hemendik mugimenduak. Gaztetxeak bat egiten du deialdiarekin eta bertara joatera animatzen dituzte herriko gazteak.
Ecstatic dance saioa egingo dute Jaiki elkarteak antolatuta eta Oskar Estanga DJak gidatuta. Musikak gidatutako dantza saio askea da eta antolatzaileek iragarri dute ez dela esperientziarik behar. Izena emateko: jaikielkartea@yahoo.es.
Otsailaren 25ean ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. (Asteartetan 20:00etan eta larunbatetan 12:00tan egingo dira).OHARRAK: 2001ean edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko
Nabarraldek eta Hernani Errotuz elkarteek egindako Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik dokumentala ikusteko aukera izango da Ibarraundin, 12:30ean. Hala ere, orain arte izandako erakusketa ikusteko aukerarik ez da egongo, izan ere aurkitutako piezak, jasota daude, eta dokumentala ikusteko bakarrik izango da hitzordua.
Lehenengoz egingo dute Antzuolan bizikleta festa. Helburua da herriko txikitxoen artean txirrindularitza sustatzea eta herritarren artean kirola egitearen aldeko apustua sendotzea. Izena egunean bertan emateko aukera izango dute antzuolarrek.
Irazan antzerki guneak antolatuta. Irakaslea, Eneritz Artetxe. 16 urtetik gorakoentzat
Zapatuan, otsailak 11, Elgetako gaztelekuan izango da Oier Peñagarikano. "Plantila bidez lantzen ditu grafitiak. Espero dugu grafitiren bat egitea eta gure herriko txokoren bat apaintzeko aukera izatea", adierazi dute udal gaztelekutik.
'Blinky Bill, el koala' filma, gaztetxoendako
Jon Gurrutxagak eta Patxi Zabaletak osatzen duten Bikustik bikoteak kantu ezagunen bertsioak egingo ditu Spaloia kafe antzokian. Sarrera doan.
Eromen Produkzioak konpainiarena. Sarrera: 8 euro. Helduentzako.
Txinparta 1 (Oñati) Vs Martzelina (Oiartzun). Afarirako txartelak Txokolateixian salgai, 12 €
Ernaik antolatutako kontzertua. Sharon Stoner taldea bueltan da. Oñatiko bandak kontzertu batzuk eskainiko ditu datozen hilabeteetan, eta horietako bat Antixenan burutuko da. Honako emanaldian Tutan Come On bikoa ere ariko da. Bi taldeekin herriko gazte batzuen lagun taldea ariko da Anestesia taldearen bertsioak jotzen.
Txapa Irratiaren jaia 22:30ean hasiko da, zapatuan. Inoren Ero Ni taldekoek landutako egituradun euren kantuak ekarriko dituzte. Fly Shitekoek, bestalde, etxean joko dute taldearen 20. urtemugako biraren barruan. 90eko hamarkada erdialdean sortu eta indarrean jarraitzen duen euskal hardcore talde apurretakoa da. 5 euro balioko ditu sarrerak.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Martxoaren 8aren bueltan, Antzuolako emakumea lanean gaia oinarri hartuta, erakusketa antolatu gura du Gizarte Zerbitzuak. Gaia: Antzuolako emakumea lanean, etxean edo eta kanpoan.
AED, Ekin eta Txatxilipurdi elkarteek txio lehiaketa bat jarri dute martxan Zurekin Arrasate euskaldunago kanpainaren bueltan. 140 karakteretan esaldi, mikroipuin edo aldarrikapen bat egitea da lehiaketaren helburua; otsailaren 13a baino lehen aurkezten direnen artean erabakiko da irabazlea. Saria da 100 eurokoa, eta otsailaren 18an egingo da sari banaketa ekitaldia, Jai Zale tabernan (19:00).
Komunikazio ez bortitzak gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko bideak irekitzen dizkigu. Behatzen, sentitzen eta behar dugun hortaz jabetzearen bitartez, gure adierazteko moduak, zein besteak entzuteko dauzkagunak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Azaltzen zaila izan daitekeen hori, edota aldatzea behar dugun hori adierazteko aukerak zabaldu eta horrela, gure buruarekin eta ingurukoekin eraikitzen ditugun harremanen jarioak beste izaera bat hartzen du. Otsailaren 2, 9 eta 16an Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36
Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.