Ostirala, otsailak 10

17:00

Odol ateratzea

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Deia

Otsaileko odol ateratzea

Odol ateratzea MUko enpresagintza fakultatea

Otsaileko odol ateratzea

17:00

VIII. Bertso paper lehiaketako sari banaketa

Oñatiko gaztelekua, Oñati | Bertsolaritza

Uxue Alberdi bertsolaria etorriko da.

VIII. Bertso paper lehiaketako sari banaketa Oñatiko gaztelekua

Uxue Alberdi bertsolaria etorriko da.

18:30

Hitzaldia: Zoru klausulak, hipoteka gastuak eta abusuzko klausulak

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak antolatuta, hilaren 10ean, ostirala, hitzaldia egongo da Arrasaten. Hitzordua Kulturateko areto nagusian, 18:30ean izango da. Hizlariak, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako abokatu eta aholkulari juridikoak izango dira: Maite Ortiz, Jose Maria Erauskin eta Xabi Soto.

Hitzaldia: Zoru klausulak, hipoteka gastuak eta abusuzko klausulak Kulturate

Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak antolatuta, hilaren 10ean, ostirala, hitzaldia egongo da Arrasaten. Hitzordua Kulturateko areto nagusian, 18:30ean izango da. Hizlariak, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako abokatu eta aholkulari juridikoak izango dira: Maite Ortiz, Jose Maria Erauskin eta Xabi Soto.

22:00

Joseba B. Lenoir Gang eta Norman-en kontzertua

Antixena gaztetxea, Oñati | Musika

Joseba B. Lenoirren disko berriak Eguzkiari begietara so (Autoekoizpena) 2016ko udaberri honetan ikusi du argia. Azken urteetan hainbat mutazio bizi izan ditu gitarra-jole nafarrak, eta horietako azkenarekin aurkeztuko du lan berria; Joseba B. Lenoir Gang boskote elektrikoarekin, hain zuzen ere. Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainek (Napoka Iria eta Willis Drummond taldeetako kideak besteak beste) osatzen dute gangster taldea eta Lenoirren alde rockzale eta intentsoena azaleratzen konplizerik fidelenak dira taula gainean. Eibarreko NORMAN taldea Euskal Herriko rockaren munstroetako bat dugu. Euskal Herrian sortutako talde interesgarrienetariko bat dela esan genezake. Rock ikuspegi oso zabal batean ulertzen dute hauek. Abesti bakoitzean rock estiloaren aurpegi bat baino gehiago aurkitu daiteke. Bi lan argitaratuak dituzte.

Joseba B. Lenoir Gang eta Norman-en kontzertua Antixena gaztetxea

Joseba B. Lenoirren disko berriak Eguzkiari begietara so (Autoekoizpena) 2016ko udaberri honetan ikusi du argia. Azken urteetan hainbat mutazio bizi izan ditu gitarra-jole nafarrak, eta horietako azkenarekin aurkeztuko du lan berria; Joseba B. Lenoir Gang boskote elektrikoarekin, hain zuzen ere. Miren Narbaiza, Ander Mujika, Felix Buff eta Xan Bidegainek (Napoka Iria eta Willis Drummond taldeetako kideak besteak beste) osatzen dute gangster taldea eta Lenoirren alde rockzale eta intentsoena azaleratzen konplizerik fidelenak dira taula gainean.

Eibarreko NORMAN taldea Euskal Herriko rockaren munstroetako bat dugu. Euskal Herrian sortutako talde interesgarrienetariko bat dela esan genezake. Rock ikuspegi oso zabal batean ulertzen dute hauek. Abesti bakoitzean rock estiloaren aurpegi bat baino gehiago aurkitu daiteke. Bi lan argitaratuak dituzte.

22:30

'Lion' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Lion' filma

'Lion' filma Zinema aretoa

'Lion' filma

18:00
20:00

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

Zubiate labea, Eskoriatza | Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra Zubiate labea

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Marrazki eta margolanen erakusketa

Antzuola | Erakusketak

Marrazki eta margolanen erakusketa gaur, egubakoitza, zabalduko dute Aitz garbi tabernan. Bi astez egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Bertan arkatzez, akuarelez edo akrilikoz egindako lanak izango dira ikusgai. Egilea, Beart elkarteko Itziar Murgizu bergararra da.

Joskintza tailerra

Ekin Emakumeak elkartea- Pablo Uranga 4, Arrasate

Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!

Joskintza tailerra Ekin Emakumeak elkartea- Pablo Uranga 4 Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!

"Antzuolako emakumea lanean", erakusketan parte harte hartzeko deia

Antzuola | Deia

Martxoaren 8aren bueltan, Antzuolako emakumea lanean gaia oinarri hartuta, erakusketa antolatu gura du Gizarte Zerbitzuak. Gaia: Antzuolako emakumea lanean, etxean edo eta kanpoan.

11:20
21:00

Txio lehiaketa 'Zurekin Arrasate euskaldunago' kanpainaren barruan

Arrasate | Lehiaketak

AED, Ekin eta Txatxilipurdi elkarteek txio lehiaketa bat jarri dute martxan Zurekin Arrasate euskaldunago kanpainaren bueltan. 140 karakteretan esaldi, mikroipuin edo aldarrikapen bat egitea da lehiaketaren helburua; otsailaren 13a baino lehen aurkezten direnen artean erabakiko da irabazlea. Saria da 100 eurokoa, eta otsailaren 18an egingo da sari banaketa ekitaldia, Jai Zale tabernan (19:00).

Komunikazio ez bortitzerako tailerra

Pablo Uranga 4, Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Komunikazio ez bortitzak gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko bideak irekitzen dizkigu. Behatzen, sentitzen eta behar dugun hortaz jabetzearen bitartez, gure adierazteko moduak, zein besteak entzuteko dauzkagunak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Azaltzen zaila izan daitekeen hori, edota aldatzea behar dugun hori adierazteko aukerak zabaldu eta horrela, gure buruarekin eta ingurukoekin eraikitzen ditugun harremanen jarioak beste izaera bat hartzen du. Otsailaren 2, 9 eta 16an Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

Komunikazio ez bortitzerako tailerra Pablo Uranga 4, Ekin Emakumeak elkartea Komunikazio ez bortitzak gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko bideak irekitzen dizkigu. Behatzen, sentitzen eta behar dugun hortaz jabetzearen bitartez, gure adierazteko moduak, zein besteak entzuteko dauzkagunak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Azaltzen zaila izan daitekeen hori, edota aldatzea behar dugun hori adierazteko aukerak zabaldu eta horrela, gure buruarekin eta ingurukoekin eraikitzen ditugun harremanen jarioak beste izaera bat hartzen du. Otsailaren 2, 9 eta 16an Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

10:30
13:30

Ludoteka ibiltaria Musakolan

Gazte txokoaren atarian. , Arrasate | Umeak

Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.

Ludoteka ibiltaria Musakolan Gazte txokoaren atarian.

Txatxilipurdi elkarteak otsailaren 4an jarriko du martxan aurtengo ludoteka ibiltaria, Musakola auzoan. Musakolan lau saio egingo dituzte eta San Andres auzoan beste lau. Ludoteka ibiltariak 3-12 urte bitarteko umeentzat, nerabeentzat eta horien arduradunentzat zapatu goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera eskainiko du aurten ere.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 11 INOREN ERO NI ETA RUKULA

Bergarako gaztetxea, Bergara

Datorren Otsailak 11an gaueko 22:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Inoren ero ni eta Fly shit taldeen bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 5 euro. Inoren ero ni 2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika. Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza...baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015). Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 11 INOREN ERO NI ETA RUKULA Bergarako gaztetxea Datorren Otsailak 11an gaueko 22:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Inoren ero ni eta Fly shit taldeen bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 5 euro. Inoren ero ni 2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika. Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza...baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015). Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»