Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Marrazki eta margolanen erakusketa gaur, egubakoitza, zabalduko dute Aitz garbi tabernan. Bi astez egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Bertan arkatzez, akuarelez edo akrilikoz egindako lanak izango dira ikusgai. Egilea, Beart elkarteko Itziar Murgizu bergararra da.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Martxoaren 8aren bueltan, Antzuolako emakumea lanean gaia oinarri hartuta, erakusketa antolatu gura du Gizarte Zerbitzuak. Gaia: Antzuolako emakumea lanean, etxean edo eta kanpoan.
Intxorta 1937 Kultur Elkartearena.
Mauro Saravia txiletarraren argazkiekin Intxorta 1937 Kultur Elkarteak dakarren erakusketak 36ko Gerrako 29 gudari eta milizianoren erretratuak jasotzen ditu. "Faxismoaren erresistente horiei omenaldia egitea" da mostraren helburuetako bat.
AED, Ekin eta Txatxilipurdi elkarteek txio lehiaketa bat jarri dute martxan Zurekin Arrasate euskaldunago kanpainaren bueltan. 140 karakteretan esaldi, mikroipuin edo aldarrikapen bat egitea da lehiaketaren helburua; otsailaren 13a baino lehen aurkezten direnen artean erabakiko da irabazlea. Saria da 100 eurokoa, eta otsailaren 18an egingo da sari banaketa ekitaldia, Jai Zale tabernan (19:00).
Komunikazio ez bortitzak gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko bideak irekitzen dizkigu. Behatzen, sentitzen eta behar dugun hortaz jabetzearen bitartez, gure adierazteko moduak, zein besteak entzuteko dauzkagunak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Azaltzen zaila izan daitekeen hori, edota aldatzea behar dugun hori adierazteko aukerak zabaldu eta horrela, gure buruarekin eta ingurukoekin eraikitzen ditugun harremanen jarioak beste izaera bat hartzen du. Otsailaren 2, 9 eta 16an Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36