Udalak antolatuta Tomas Rebolloren eta Pascual Askasibarren omenezko ekitaldi berezia, 18:00etan, herriko plazan. Bi oroitarri ipiniko dituzte plazaren erdian, aurreskua eta hitzaldiak. 19:00etan, udaletxean, Nuit et brouillard dokumentala eta Tomas Rebolloren semearen hitzaldia.
Sergio Encinas (Valladolid) eta Archie Bezos (Madril, 1977) komikoak izango dira Arkupen bakarrizketa saioa eskaintzen. Sarrera, 4 euro.
Hileroko elkarretaratze isila euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko.
Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon. Sarrera: 3 euro. Izar gonbidatua: Emilia Aaltonen biolin jolea.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Marrazki eta margolanen erakusketa gaur, egubakoitza, zabalduko dute Aitz garbi tabernan. Bi astez egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Bertan arkatzez, akuarelez edo akrilikoz egindako lanak izango dira ikusgai. Egilea, Beart elkarteko Itziar Murgizu bergararra da.
Egun batez jantokira joan eta umeek zer eta nola jaten duten ikusteko aukera dago urtarrilaren 23tik 17ra.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Martxoaren 8aren bueltan, Antzuolako emakumea lanean gaia oinarri hartuta, erakusketa antolatu gura du Gizarte Zerbitzuak. Gaia: Antzuolako emakumea lanean, etxean edo eta kanpoan.
Badator urtarrileko azken asteburua eta horrek esan gura du festak ospatuko dituztela Meatzerrekan: San Balerixo jaiak. Urtero moduan, egubakoitzeko mus txapelketa –aurtengoa 36. edizioa izango da– izango da egitarauko plater nagusietako bat; izen-ematea egunean bertan irekiko dute, 18:00etatik 22:30era (943 79 97 37). Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.
Intxorta 1937 Kultur Elkartearena.
Mauro Saravia txiletarraren argazkiekin Intxorta 1937 Kultur Elkarteak dakarren erakusketak 36ko Gerrako 29 gudari eta milizianoren erretratuak jasotzen ditu. "Faxismoaren erresistente horiei omenaldia egitea" da mostraren helburuetako bat.