Elkar Hezin psikomotrizitatea nola lantzen duten azalduko dute hango psikomotrizitate espezialisten eskutik. Saio praktikoan parte har dezakete bi urtetiko gorako umeak. Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean
Gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldia, Ttiklik-en eskutik. Bat-bateko itzulpen zerbitzua eta umeen zaintza zerbitzua izango dira. Antolatzaileak: Udala eta Jardun.
'Verano en Brooklyn' filma, zineklubean
Urtero bezala, aurten ere inauterietan mozorro desfilea eta lehiaketa izango dira. Kontuan izanik parte hartzaileen eta ikusleen artean sortzen duten interesa eta ikusmina, azken urteetan aldaketak egin dira batean zein bestean herritarrek espero eta nahi dutenari ahal den neurrian erantzuteko. Desfilearen antolaketa (ibilbidea, ordua, parte hartzaileen hurrenkera…) zein lehiaketaren oinarriak (kategoriak, sariak, balorazio irizpideak, epaimahaikideak…) hobetzeko asmoarekin egingo da bilera eta bertara gonbidatuta daude gura duten guztiak.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.