Hangöver taldeak irabazi du herriko futbol txapelketa

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko mai. 5a, 10:41

Hangöver taldea, herriko futbol txapelketako txapelduna.

Albok taldea 2-3 gainditu zuten finalean eta ligako txapeldun bilakatu ziren laranjak. Kopako finala, Wingüter taldeak irabazi zuen penaltietan, Shatoken Moura taldearen aurka.

Bi final zirraragarri jokatu zituzten atzo, Azkoagainen, herriko futbol txapelketari amaiera emateko. Oñatiarrek ez zuten hitzordua galdu nahi izan, eta futbol zelaia euren kuadrillen eta lagunen taldeen kolorez jantzi zituzten.

Kopako finala Weingüter eta Shatoken Moura taldeek jokatu zuten, eta norgehiagoka 0-0 bukatu ondoren, penaltietan erabaki zen txapelduna. Aurten, Weingüter taldeak irabazi du kopa.

Albok-Hangöver, finala

Ligako finalean gol gehiago ikusi ahal izan ziren. Izan ere, lehenengo zatian, 1-2 markagailuan aurretik jarri ziren Hangöverreko gazteak. Albok taldeak sakatu egin zien bigarren zatiko azken txanpan, eta 2-2koa jarri zuten markagailuan bigarren zatiko 23. minutuan. Hala ere, estrategia jokaldi batean, Hangöverrek 2-3koa jarri zuen, eta azken hamar minutuetan, Albokekoek ezin izan zuten berdintzea lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak