Tolosa harategiarena da Gipuzkoako tripaki onena

Eneko Azurmendi Barrena mai 19, 12:33 Arrasate

Gipuzkoako bigarren tripaki lehiaketa egin zuten atzo Arrasateko Seber Altube plazan, eta Martin Tolosa ibartarrarena izan zen tripaki onena (Tolosa harategia). Bigarren saria Jon Diaz aretxabaletarrak irabazi zuen (Jon harategia) eta hirugarrena, aldiz, beste ibartar batek, Joxe Mari Barriolak (Barriola harategia).

Ander Martinez garaile errekortari txapelketan
Bergarako Pentekosteak 2024

Oihan Loiti mai 18, 21:24 Bergara

Aurreikusitakoa baino eguraldi hobearekin, zezen plaza bete dute bergararrek.  Hamabi errekortarik hartu dute parte txapelketan eta mota guztietako errekorteekin gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Ander Martinez aretxabaletarra izan da garaile, bigarren postuan, Gorka Santamaria sailkatu da eta hirugarrenean, berriz, Anartz Almorza bergararra. 

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza
Antzuola, Antzuola