Zortzigarrenez egin dute 'urre zuria'-ren eguna

Julen Murua Mesonero mai 19, 17:06 Leintz Gatzaga

Gatzagarrak ez ezik, Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietako jendea ere hurbildu da Gatz Egunaren zortzigarren ediziora. Besteak beste, azokaz, bisita gidatuez edota gaztetxoenentzako ekintzez gozatzeko aukera izan dute Leintz Gatzagara gerturatu direnek, eta hori guztia gutxi balitz, eguraldiak ere eguna borobiltzen lagundu du.

Domekan ospatuko dute Gatz Egunaren zortzigarren edizioa

Imanol Beloki Unamuno mai 15 Leintz Gatzaga

ALBISTEAK

Leintz Gatzagako Gatz Eguna domeka honetan ospatuko da, eta, programaren berri eman zuten, atzo, martitzena, 17:00etan, Gatz Museoan egindako prentsaurrekoan. Bertan batu ziren Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua, Dorleta Elkorobarrutia, Leintz Gatzagako alkatea eta Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakaria eta Aitor Larrañaga, Leintz Gatzagako Udaleko teknikaria.

Igandea 19 eguraldia Min: 9ºC
Max: 14ºC
Astelehena 20 eguraldia Min: 7ºC
Max: 15ºC
Asteartea 21 eguraldia Min: 7ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa