Euskadiko kadete mailako txapelketan garaipenik ez debagoiendarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 7a, 09:42

Tropel galanta elkartu zen maiatzaren 1ean, pasa den eguaztenean, Amurrion (Araba) jokatutako San Jose auzoko sari nagusian, Euskadiko kadete mailako txapelketa baitzegoen lehian, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taldeak batu ziren 51 kilometroko ibilbidea egiteko. Hamar laguneko taldetxoan erabaki zen irabazlea, eta tartean zeuden Aitor Murguzur Ulma Aloña Mendi eta Manex Larrañaga Bolintxo-Lana taldeko txirrindulariak; halere, ez zuten garaipena eskuratu, eta seigarren eta bederatzigarren egin zuten, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak