mai 14 Arrasate
Hiru hamarkada egin behar dira atzera Arrasaten emakumezkoak errugbian noiz hasi ziren ikusteko. Elastiko zuri-morearekin 1993-1994ko denboraldian jokatu zuen neska talde gazte hark ofizialki lehenengo partidua, garagartzako zelaian. Maiatzaren 18an batuko dira, orain arte egindako bidea ospatzeko.