Zazpi emanaldi XX. Udaberriko Musikaldiaren baitan

Mireia Bikuña 2024ko mai. 6a, 17:16

Maiatzaren 10ean, 12an, 17an, 18an, 22an, 25ean eta 26an egongo dira kontzertuak Juan Arzamendi Musika Etxean eta San Frantzisko elizan, 19:30ean. Sarrerak debalde dira, bi aretoetako edukiera bete arte.

Maiatzaren 10etik 26ra arte egingo dute XX. Udaberriko Musikaldia. Urteak pasa ahala, erreferentziazko hitzordu bihurtu da musika zaleendako. "Hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, askotariko estiloko ekitaldiekin. Gaur egun, Arrasateko musikarien erakusleiho ere bihurtu da, bai bakarlariendako, bai musika taldeendako", esan du aurkezpen ekitaldian Arrasateko kultura zinegotzi Andoni Arratibelek.

Juan Arzamendi Musika Etxean egindako ekitaldian Udaberriko Musikaldian parte hartuko duten musikarietako batzuk egon dira: Arrasate Musikaleko zuzendari Marta Eizagirre, Goikobalu abesbatzako kide Izaskun eta Mari Carmen, Sugaar Ensemble taldeko kide Mikel Albistur, eta Aitor Garitano tenorea.

Egitaraua

  • Maiatzaren 10ean, Sugaar Ensemble taldea, Juan Arzamendi Musika etxean, 19:30ean.
  • Maiatzaren 12an, All'antica seikotea, San Frantzisko elizan, 19:30ean
  • Maiatzaren 17an, Kea Abesbatza, San Frantzisko elizan, 19:30ean
  • Maiatzaren 18an, Arrasate Musikaleko orkestra eta Goikobalu Abesbatza, San Frantzisko elizan, 19:30ean
  • Maiatzaren 22an, Aitor Garitano tenorea, Juan Arzamendi Musika Etxean, 19:30ean
  • Maiatzaren 25ean, Iñar Sastre pianista, Juan Arzamendi Musika Etxean, 19:30ean
  • Maiatzaren 26an, Eñaut Zubizarreta musikaria, Juan Arzamendi Musika Etxean, 19:30ean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak