Hegoi Amabizka irabazle Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Gontzal Belategi Zubia mai 19, 13:01 Aramaio

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zen Aramaion. Hasteko, gaztetxoen kuadrilla artekoa jokatu zen. Ostean, helduen finala. Hegoi Amabizka gasteiztarrak irabazi zuen finala. Haren atzetik gelditu zen Iraide Onaindia aramaioarra.

Jaietako kartel txapelketako irabazleak
Aramaioko sanmartinak 2024

Gontzal Belategi Zubia mai 17 Aramaio

Jaietako kartel txapelketak baditu irabazleak. Helduen txapelketa Ane Arrizabalaga Zubiak irabazi du eta umeen txapelketa, berriz, Xan Agirre Ramilaren Zonbiak kartelak. 22 kartel aurkeztu dira, guztira, hamabi helduenak eta hamar haurrenak. Hilaren 17tik 24ra kultura etxean ikusgai egongo dira kartelak.

Igandea 19 eguraldia Min: 10ºC
Max: 16ºC
Astelehena 20 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC
Asteartea 21 eguraldia Min: 8ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa