Isabel Albaren La ventana liburuaren gaineko saioa, Ana Rodriguezek gidatuta. Egileak parte hartuko du.
Lander Garroren Faith liburua izango da mintzagai helduen euskarazko irakurleen taldean, Alaine Agirreren gidaritzapean. Han izango da idazlea ere.
Ostegun Kontalariak ekimenaren barruan, "Ganbarako ipuinak" kontatuko ditu Odei Arregik sei urtetik gorako umeendako. Maiatzaren 13tik aurrera eman daiteke izena haurren liburutegian.
Panpinen pijama festa gaur haurren liburutegian. 3 eta 5 urte arteko umeek bere gustuko panpina ekarriko dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da.
Panpinen pijama festa gaur haurren liburutegian. Familiak etorriko dira gaur umeekin euren panpinen bila.
Miren Amurizaren Basa liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta.